Ibilitakoak gara


Hamabost urte nituela idatzitakoa da lagun min baten pasarte txar batek bultzatuta.
Eta denbora guzti honetan forma ezberdinak hartu ditu. Suhar taldean geundenean gure bigarren maketan argitaratu genuen.
Beranduango Iraganean taldetxoarekin (Germán eta biok) ibili ginen han eta hemen gure kitarra eta pianoarekin kantu hau jotzen. Gogoratzen al duzu Itzaltzun jo genuen udara hura?

Kerobiaren kontzertuetan amaiera emateko erabili genuen eta beranduago Epilogo proiektuan bere lekua izan zuen. Beti mina emango baligu bezela, beti kanporatu behar bagenu bezela, beti hustu beharreko zerbait balitz bezela.

Eta nola da posible melodia eta letra hauek behin eta berriz nere burura etortzea?
Konektatu egiten nauelako. Esango nuke. Nere barruarekin eta gorputzarekin.
Baña oraingo honetan, uste dut abesti berri baten aurrean nagoela. Antzematen dut melodia edo letrak berdinak badira ere bere barruan zerbait aldatu dela. Ez dela berdin. Orain lasaitasun handiagoa dagoela ezinegona zegoen lekuan, kuriositatea dagoela mina zegoen lekuan. Esango nuke, oraingoan zalantza izpirik gabe, samurtasunaz begiratu diodala 15 urteko Xabi horri.
Denbora ez baita debalde pasatzen,
eta ohartzen hasia naiz ibilitakoak garela.

1 Comment

  1. A ze oparia hemen eta han zure ibilbidea gertutik jarraitzen ibili garenontzat! Eta, era berean, a ze oparia “Betiko Utopiak”-en audio txukun bat izatea, ero moduan urtetan fundamenturik gabeko grabazioak bilatzen aritu garenontzat! Mila esker eta ea saskia betetzean zuzenekoren batean partekatzen duzun. Bertan elkartuko gara.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s